stars 1 stars 2 stars 3

Kronika da Urumea bailarako goiko herrietako egunkaria; Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetakoa, hain justu. Helburu du, gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta zabalen ematea bailarako herritarrei, euskeraz. Horretarako, papereko edizioa argitaratzen dugu egunero, eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian. Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak sortu zuen Hernaniko Kronika, 2000 urtean; eta 2014an, bailara osora zabaldu zen, Astigarragako Kronika eta Urumeako Kronika edizio berriekin. Gaur egun, Kronika bateratua argitaratzen da egunero, Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetako edukiak zabalduz. Herri guzti horietako biztanleek egiten dute Kronika, edonola ere. Herritarrak dira informatzaile nagusi, eta haiekin harreman zuzena dauka Kronikak; informazioa jaso, eta egunerokoaren kontakizuna sortzen du, herritarrekin batera. Gainera, inguruko gertakarien eta herritarren berri ematen duen aldetik, gizarte kohesioan ere eragitea bilatzen du Kronikak. Funtsean, beraz, hiru helburu nagusi ditu Kronikak: - Urumea bailarako informazioa jaso eta zabaldu - Euskeraren normalizazioan eragin - Bailarako herritarren kohesioan eragin

Kronika Questions

G2 Leader Summer 2026 G2 Best Est ROI Mid-Market Summer 2026 G2 Easiest Admin Mid-Market Summer 2026 G2 Most Implementable Summer 2026 G2 Best Results Mid-Market Summer 2026 G2 Lead Capture Mid-Market Summer 2026 Inc Fastest Growing Private Companies 2026 Inc Best Workplace 2026
g2crowd
G2Crowd Trusted
chromestore
300K+ Plugin Users